Oharra: F-droid-ek root baimena behar du 'Baimendun luzapena' sistemako aplikazio pribatu gisa instalatzeko.

https://f-droid.org/packages/org.fdroid.fdroid sistemako baimenak erabili ditzake aplikazioak instalatu, eguneratu eta kentzeko. Baimen hauek eskuratzeko modu bakarra sistemako aplikazio bihurtzea da.

Horretarako dago 'Baimendun luzapena' - Aparteko aplikazioa izanik askoz txikiagoa da, sistemako aplikazio gisa instalatu daiteke eta aplikazio nagusiarekin AIDL IPC bidez komunikatu.

Honek hainbat abantaila ditu:

* Sistemako partizioan leku gutxiago erabiliko da
 * Sistemaren eguneraketek ez dute F-Droid ezabatuko
 * Root bidez sisteman instalatzea seguruagoa da

Honek OTA (Over-The-Air) ZIP pakete formatua du. TWRP edo sisteman eguneraketak instalatu ditzakeen bestelako Android berreskuratze baten bidez instalatu behar da, /data/data/org.fdroid.fdroid karpetatik /data partiziora. APK fitxategia https://f-droid.org/packages/org.fdroid.fdroid.privileged deitzen da, eta OTA pakete hau instalatu eta gero eguneraketak eskaintzen ditu.
